lunes, 9 de febrero de 2015

Lanera/eskolara bizikletaz

Aixerrota Agenda 21 ak beti Mugikortasun Iraunkorraren alde egin du, eta horretan lanena jaraitzen dugu.
Dena den,  adibidea ematea hoberena da:

sábado, 17 de enero de 2015

Winter Bike to Work Day

Neguan bizikleta erabiltzeko Europatik datorkigun kanpaina.Ea guztion artean lortzen dugun Getxo elur malutaz betezea.
Izena eman eta Otsailak 13 Ostirala etorri zaitez bizikletaz eta argazki bat egingo dugu pation Aixerrotan bizikletak daukan garrantzia agerian geratu dadin.
Izena emateko:
http://winterbiketoworkday.org/commit/



Neguan ere bizikletaz mugitu zaitez!


martes, 25 de noviembre de 2014

BERZIKLATU-ra bisita


Logo Berziklatu
Agenda 21 ek antolatuta eta Teknologia mintegiak lagunduta 3 DBHko ikasleek Ortuellara joan ziren BERZIKLATUra bisita egitera.

       
Laneratzeko enplegua sortuta, Bizkaian sortutako hondakin handien tratamendu integralerako Bizkaiko Foru Aldundiak diseinatutako proiektua da Berziklatu, 2007an martxan jarritakoa. Bizkaiko Foru Aldundiak, Garbikerrek, Rezikletak eta Emaúsek hartu dute parte proiektuan.
       
Bizkaiko 2005-2016 Hiri Hondakinen Kudeaketako II. Plan Integralaren barruan sartzen da. “Lehen mailako hondakinen zero isurketa” da planaren helburua. Horretarako, hondakinetan jasota dauden materialak ahalik eta gehien berrerabiltzearen eta birziklatzearen aldeko apustua egin da.
Bertan, tamainu handiko hondakinentzako (aulkiak, oheak, armairuak, altzariak, mahaiak, koltxoiak, sofak) eta etxetresna elektrikoentzako (hozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, telebistak...) konponbidea eskaintzen da.

Ortuellan kokatuta dagoen plantara autobusez joan ziren eta bisita egin ostean taller bat egin zuten ikasleek Birziklapena lantzeko.

IMG_2998.JPG
IMG_2996.JPGIMG_3001.JPG

viernes, 10 de octubre de 2014

ARAL ITSASOA DESAGERTU DA

BETIRAKO?





Sinesgaitza dirudien arren, Aral Itsasoa desagertzen ari da. Behinola munduko laugarren aintzira handiena zena desertu bilakatzen ari da orain. Hori irakurrita, klima-aldaketan edo berotegi-efektuan pentsatuko zuen askok, baina ez, beste hainbatetan bezala, gizakiaren ur-politiken ondorioz ari da lehortzen Aral Itsasoa.




The Aral Sea: Nasa pictures show how what was once the fourth largest lake in the world has become almost completely dry




domingo, 14 de septiembre de 2014

Ozono-geruza berregiten ari da ¿¿????

 Ez dela ez handitu, ezta txikitu ere dio Munduko Meteorologia Erakundeak eta NBEk egindako ikerketak.

Ozono geruzaren tamaina egonkor mantendu da azken hamar urteotan, Munduko Meteorologia Erakundeak eta NBE Nazio Batuen Erakundearen Ingurumenerako Programak egindako ikerketaren arabera. Lurra izpi ultramoreen eraginetatik babesten duen geruzaren tamaina, beraz, ez da ez handitu, ezta txikitu ere egin azken hamarkadan. Ikerketaren egileen iritziz, Montrealgo Protokoloan hartutako neurrien eraginez ez du okerrera egin ozono geruzak. Hitzarmen hori 1987an sinatu zuten, eta geruzarentzat kaltegarriak diren gaien erabilera arautzen du. 175 herrialdek egin dute bat Protokoloarekin. Horregatik, ikerketaren egileek uste dute mende honen erdialderako ozono geruzaren tamaina 1980 aitzineko egoeraraino berreskura daitekeela, bi poloetan izan ezik, han egoera larriagoa baita.

ITURRIA :BERRIA EGUNKARIA

Egia ote mende honen erdialdetik aurrera berregingo dela?

Egia izateko, lan egitea besterik ez daukagu